943 14 34 25

Argiteria

Zerbitzu integrala eskaintzen dugu kale eta etorbideen argiteriaren instalazioan zein mantentzean.

Argiteria publikoko proiektuak eta instalazioak egiten ditugu. Zumaian, Elgoibarren edo beste udalerrietan egindako proiektuetan dugun esperientziak edo zenbait eraikuntza-enpresarentzat urbanizazioetan egin ditugun argi-lanek bideak argitzeko gure lana bermatzen dute.

Edozein argiteria-proiektuk bermeak behar ditu hari aurre egiteko behar diren baliabide teknikoei dagokienez. Etxabe Elektrizitatean zure esku jartzen ditugu edozein argiteria-proiekturi aurre egiteko talde kualifikatua zein makineria espezializatua. 17 metroko kubeta duen garabi-kamioi bat dugu eta harekin lan egiten dugu argiteria publikoko proiektuetan eta industrialdeetako argiteria-proiektuetan.

Industriako eta etxeko instalazio elektrikoak  ·   Automatismoak  ·   Kogenerazioa  ·   Argiztapena  ·   Telekomunikazioak  ·   Zuntz optikoa  ·   Domotika