Edozein esparru, eraikuntza edo espaziotara egokitutako argiztapen dinamiko eta espezializatuekin lan egiten dugu. Gure argiztapen-lanetan diziplina anitzekoak gara eta oso moldakorrak. Horrela lan egiten dugu pabilioietako, saltokietako eta ostalaritzako argiztapenetik hasi eta arkitekturaren eta monumentuen argiztapenera. Kirol-instalazioetan ere, hala nola pilotalekuetan, egin ditugu argiztapen-proiektuak.
Proiektu bakoitza bakarra da. Horregatik egiten dugu espazioaren eta proiektuak behar duen argiztapen motaren aurretiko azterketa bat, horrekin bat datorren proposamen bat planteatzeko.
Ahalik eta gehien errespetatzen dugu gure lanerako espazioa, hala nola eliza eta katedraletarako argiztapen-proiektuak edo fatxaden argiztapena.
Xehetasun guztiak dira garrantzitsuak. Horregatik zaintzen dugu Etxabe Elektrizitatean energia-eraginkortasuna gure instalazio guztietan.
ARGITERIA